Noticias

Unibertsoa ezagutzen Zientziaren Kutxagunean!

2011/02/24

Hirugarren zikloko ikasleek unibertsoaren gaia, klasean landu ostean, Miramongo Zientziaren Kutxagunean haien jakin-mina areagotzeko aukera izan dute: bi mailek antzeko irteera planteatu dute, lehenik eta behin, talde erdiak tailer bat egiten zuen beste erdiak planetarium-a ikusten zuen bitartean; eta gero, alderantziz.

6. mailako ikasleak otsailaren 11ean joan ziren eta haiek egindako tailerra elektrizitatea izan zen. Planetariumean, berriz, unibertsoan murgildu ziren eta bidaia bat egin zuten unibertsoan zehar. Gero, Txuri-urdinen patinatzeko aukera izan zuten bazkal ostean. 5. mailakoak, aldiz, otsailaren 22an joan ziren. Tailerrak urtaroekin zuen zerikusia, eta planetariuma berdina izan zen.

Oso irteera aberasgarria izan zen ikasle guztientzat, eta asko gozatu zuten txango honetaz.

Hiru, bi, bat... bagoaz!!!!!

Partekatu