Berriak
- 2012/05/11
- 2012/05/10
- 2012/05/04
- 2012/04/20
Teodoro Hernandorena X. ipuin lehiaketan bi ikaslek irabazi dute saria
2012/01/11
Zizurkilgo udalak urtero antolatzen duen Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan Berrozpeko bi ikaslek saria irabazi dute. Jose Ramon Berrondok 2. saria irabazi du B mailan“Itsasoa zergatik da gazia” ipuinarekin. Oihane Moreirak, berriz, aipamen berezia jaso du bere kategorian “Uda aiton-amonekin” ipuinarekin.
Abenduaren 23an, jaso zuten saria Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. Epaimahaikideek azpimarratu zuten maila oneko lanak jaso direla.
Beraz, segi ipuinak idazten eta ZORIONAK bioi!


La Salle Etorbidea, 5





