Sahara-Hurria kanpaina

La Salle Berrozpe ikastetxeak SAHARAren ALDEKO KANPAINAn parte hartuko du, Andoaingo HURRIA-SAHARA elkartearekin kolaboratuz. Elikatu dezagun haien itxaropena. Eskertuko dute, seguru!!

 

Familia agurgarriak:
 
Idatzi honi erantsita duzuen Udalaren eskutitzean irakur dezakezuenez, aurten ere Sahararen aldeko kanpaina egiten ari da Andoainen.  Gure ikastetxean, urtarrilaren 16tik 25era  egingo dugu bilketa, gela bakoitzean eta sarrera nagusietan jarritako guneetan.
 
La Salle-Berrozpen, abenduan, BOTE kanpainaren bidez, herriko behartsuentzat jasoketa bikaina egin genuen. Mila esker!. Eta orain, andoaindar guztiekin batera, deialdi larri honi ere erantzun nahi diogu.
 
Denen artean, berriro ere, kopuru handia lortuko dugula ziur gaude. Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.

Agur bero bat.