Ostegun gizena dantzan

2012/02/17

Eguraldiak lagunduta, atzo otsailak 16, ostegun gizena ospatu genuen eskolan. Aurtengo gaia zirkoa izan zen eta bertan protagonistak Haur Hezkuntzako haurrak eta Lehen Hezkuntzako 1go, 2. eta 3. mailakoak izan ziren.

Ziklo horretan hainbat pertsonaia zeuden, esate baterako: orkestrako musikariak, pailazoak, domatzaileak, lehoiak, bufoiak...eta guztiek oso ondo dantzatu zuten.

Beraz, atzokoan ere, haurrek zein gurasoek oso arratsalde polita pasa genuen elkarrekin.