Berriak
- 2012/05/16 - 2012/05/29
- 2012/05/10
- 2012/05/07 - 2012/06/30
- 2012/05/05
Lanbide Heziketa
Gaurko Lanbide Heziketak lan-munduaren eta unibertsitatearen ateak zabaltzen dizkizu. Alda ezazu zure norabidea!! Aukera sorta handia daukagu zuretzat.
LSBn Lanbide Heziketa pertsonaren bizitzan zehar ematen den formazio prozesu bezala hartzen da. Horregatik bereizten dira:
HEZIKETA ARAUTUA
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
HEZIKETA ARAUTUA
Lanbide hastapena, erdi mailako zikloak eta goi mailako zikloak osatzen dute eta bertan parte hartzen dutenak ikas adinean daudenak dira, batez ere. 2000 ordu, bi ikasturtetan zehar garatzen da eta eduki teoriko zein praktikoez dago osatua, proiektuetan oinarriturik. Formazioaren azken hiru hilabeteak enpresan burutzen dira.
LSBn eskeintzen diren zikloak hauek dira:
LANBIDE HASTAPENEAN (HLPP): Instalazio elektrikoetan laguntzailea
ERDI MAILA: Mantenimendu elektromekanikoa
GOI MAILA: - Administrazioa eta Finantzak
- Produktu Elektronikoen Garapena
- Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
- Programazioaren Produkzioa Fabrikazio Mekanikoan
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
Enplegurako prestakuntza etengabeko prestakuntzak eta lanerako prestakuntzak osatzen dute. Etengabeko prestakuntza lanean ari direnentzat batez ere eta lanerako prestakuntza, langabe direnentzat batez ere.
LSBn etengabeko harremana dugu enpresa munduarekin. Honek erreztu egiten du gure ikaslearen laneratzea eta. Gainera hainbat zerbitzu osagarri eskaintzen diegu langileei, langabeei nahiz enpresei (Lan poltsa, lan orientazioa, zerbitzuak enpresei...).


La Salle Etorbidea, 5





