INAUTERIAK 2012 IZARTXO TALDEAREKIN

Eskolako 400 pertsona baino gehiago Andoaingo kaleak ilusio eta kolorez bete genituen.

Urtero bezala Izartxo Aisialdi Taldeak modu berezi batean bizi zituen  aurtengo Inauterien jaia. Eskola osoko pertsonez (Langileak, begiraleak, ikasleak, familiak, etab.) osatutako konpartsak, Andoaingo kaleak alaitu zituen kolore eta ilusio handiko talde bat osatuz.

Herri mailan antolatzen den desfilean parte hartu genuen. 410 partaide Animatzaile eta Futbol Amerikanoz jantzita. Sekulako giroa herrian sortuko duguna! Kolore urdina, berde, laranja eta granatea ederki erakutsi genituen!

Hori bai, Izartxok inauteriak antolatzen baditu ez da bakarrik desfileko egunengatik, honek eskatzen dituen aurretiko lanak eta prestakuntzak ia ia konpartsaren helburu guztiak betetzen ditu. Hauen artean: herriko inauterietan murgiltzea, adin ezberdineko jendea elkarrekin egotea, dantza eta musikak eskaintzen dituen baloreak barneratzea, eta bide batez  talderentzat ohikoa ez den jarduera bat egitea.

Prestakuntzako egunetan helburu horietako asko landuko ditugu; antolaketa prestatzen, karroza egiten, jantziak diseinatzen, oihalak erosten, horiek mozten, erosketak, DVD eta argazkiak, megafoniaren muntaketa,... Azken finean izugarrizko lana, baino dagoen jendearekin merezi du, noski!

Izartxo Taldearen izenean ESKERRIK ASKO gure konpartsan modu batean edo bestean laguntzen diguzuen guztioi!

Datorren urtean ere animatu zaitezte!