Inauteri koloretsuak

2012/02/17

Lehen hezkuntzako ikasle guztiek, atzo ospatu zen inauteri koloretsuan, parte hartu zuten.

Atzo, otsailak 16, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek inauteria ospatu zuten. 15:00etan txaranga baten atzetik ikasle guztiak Kale-txikitik gora abiatu ziren, doinuen erritmoan dantzan.

1go, 2. eta 3. mailako ikasleak Haur Hezkuntzakoekin batera aritu ziren haien dantzak eskaintzen. 4. 5. eta 6. mailakoak, berriz, herria zeharkatu zuten txarangaren atzetik, Andoaingo beste eskolekin batera, Arrate frontoira iritsi arte. Bertan hilabete honetan ikasitako dantzak guztiei erakusteko tartea izan zuten.

Inauteriei jarraipena emateko gaur, ostirala, Berrozpeko patioan Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek atzoko dantza eskainiko dute berriro ere arratsaldeko 15:30etik aurrera.

Inauteri oparoak opa dizkizuegu. GOZATU!!!!!

Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak
Inauteri koloretsuak