Gure heziketa zikloak txapeldun!

2011/11/27

Goi mailako zein erdi mailako gure zikloak lan irteera onena dutenen artean daude!!

Duela egun batzuk Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak  egindako ikerketa baten berri izan genuen. Ikerketa horretan, besteak beste, lan-munduaren eta ikasketen arteko harremana izan dute aztergai. Ondorioa garbia da: lan-mundua eta irakaskuntza-sistema batak besteari so egin gabe ari dira bere bidea egiten.

Ikerketa horren arabera, lan merkatuak Lanbide Heziketako ikasle gehiago behar ditu; hau da, ondo prestatutako teknikoak behar dituzte enpresek. Gaur egun gradu-titulua duten langabetu gehiegi daude merkatuan, eta teknikariak, aldiz, gutxiegi daude. Itxura denez, irakaskuntzan aldaketa beharrezkoa da langabetu kopurua gutxitu nahi bada eta enpresek dituzten beharrak asetzeko langileak prestatu nahi badira.

Edozein kasutan, eta beti ere txostenak dionaren arabera, Lanbide Heziketan ere badago non hobetu: lanean ari direnen kualifikazioaren errekonozimendua egiteko prozedurak azkarragoa  behar luke izan, kualifikazio berriak lortzeko aukerak handitu behar dira,...

Horren guztiaren baitan, datu positibo bat gehiago LSBrentzat:  lan-irteera handiena duten heziketa zikloen artean gure ikastetxeak eskaintzen dituen bostak daude.

  • Administrazio eta Finantzak
  • Produktu elektronikoen garapena
  • Diseinua fabrikazio mekanikoan
  • Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan
  • Mantenimendu elektromekanikoa

Horrelako datuek aurrera egiteko indarberritzen gaituzte!