Berriak
- 2012/05/17
- 2012/05/16
- 2012/05/04
- 2012/05/04
Gure batxilergoetan ikasten ikasi
Edukinak barneratzea bezain garrantzitsua ikasten ikastea da, eta geroari begira, ikasleen ibilibidean, oinarrizko gaitasuna dela iruditzen zaigu. Hori dela eta, hainbat metodologia erabiltzen ditugu gure eguneroko lanean ikasleak ikasten ikas dezan:
MOODLE plataformaren erabilera: plataforma honen bitartez materialak, irakurketa interesgarriak, bideoak, etab. elkarbanatuko ditugu. Ikasleen artean eta baita irakaslearekin ere, eztabaida-lekuak sortzeko aukera eskaintzen digu, gelan erabilitako materialez gain beste batzuk kontsultatzeko aukera, errepaso ariketak, sakontzeko ariketak etab. eskaini ahal izango ditugu.
Disziplinarteko proiektuak eta talde lanak sortu ekintza desberdinetan parte hartzeko: gure ikasleak gidatzen eta animatzen ditugu hainbat ekintzetan parte har dezaten: Ekinta-Play, Kosmodisea Ingelesez, First Lego League…; Proiektu hauek gauzatuz hain garrantzitsuak diren zeharkako gaitasunak lantzen ari dira: Informazioaren trataera, komunikatzeko ahalmena, talde lana, autonomia...
Ekintzailetasuna eta sormena bultzatu: gure taldeak ikasle ekintzaileen kanpaldian parte hartzen ari dira, gaiaren inguruan hitzaldiak eskaintzen ditugu :“training-caravan – Ikertzalearen gela”; Izinking jolasaren bidez sormena lantzeko erramienta erabiltzen ari gara, eta gure ikasleek bigarren urtez zine-foruma antolatu dute ikastetxean (pelikulak aukeratu, kartelak eta propaganda prestatu, bloga erabili...
Edukinak irteerekin osatuz: Bizkaiko meategiak, Zientzia Museoa, Donostia Ospitalea, Biodonostia Ikerketa zentrua bisitatuz gure ikasleak ikasitakoa errealitatearekin erlazionatzen dute.
Esteka hauetan aktibitate bakoitzari buruzko informazio gehiago lortu dezakezue:




La Salle Etorbidea, 5





