Berriak
- 2012/05/15
- 2012/05/09
- 2012/04/16
- 2012/04/05
Europear Gazte Enpresa (EGE) DBH 4.mailan
EGE-ko ikasleak, oraingoan, fruitu salmentan.
DHB 4. mailan EGE (Europar Gazte Enpresa) lantzen ari garen ikasleak, azken aste honetan laranjak eta sagarrak saltzen aritu gara. Helburua , gure enpresaren funtzionamendurako diru pixka bat lortzea da. Saldu aurretik katalogo bat egin genuen. Produktuak saltzeko eskolatik promozionatzen joan ginen eta eskaera asko izan genituen familia eta eskolatik, guk uste genuena baino gehiago. Produktuak eskatu eta aurreko astelehenean (Abenduak 19) eskolara ekarri zituzten. Egun horretan, boltsetan banatu , fakturak inprimitu eta eskaerak eman genizkien erosleei. Salmenta bukatzeko, produktuak kobratu eta banatzaileari ordaintzea besterik ez zaigu falta.
Berriro errepikatzea espero dugu. Eskarrik asko guztioi.


La Salle Etorbidea, 5





