Berriak
- 2012/05/16 - 2012/05/29
- 2012/05/10
- 2012/05/07 - 2012/06/30
- 2012/05/05
Enplegurako orientazio zerbitzua - Lanbide
Enplegu-Zerbitzu bat jarri dugu abian La Salle Berrozpen. Aurten, Lanerako Orientazioko Zerbitzu bat edukitzeaz gain, ENPLEGU ZENTRO berri bat ere edukiko dugu. Enplegu Zentro hori langabetuen nahiz egungo lanpostua hobetu nahi duten horien esku jartzen den gunea da.
Gune honetan, lana bilatzeko baliabideak eta informazioa eskuratu daitezke: interneterako konexioa, prentsa espezializatua, enpresa gidak, lan-arloko bibliografia,... Era berean, zalantzak argituko dituen orientatzaile bat ere egongo da bertan. Gainera, bekei, oposizioei, lan-eskaintzei eta abarri buruzko informazioa aurkituko duzu eta ikastaroetan izena emateko aukera. Curriculuma prestatu dezakezu, aurkezpen-gutunak idatz ditzakezu, LANBIDEko curriculuma osatu dezakezu, lan eskaria eguneratu, hautapen-prozesuak prestatu (elkarrizketak, test psikoteknikoak, taldeko dinamikak),...
ANIMATU ETA ETORRI! LAGUNDUKO DIZUGU!


La Salle Etorbidea, 5





