Berriak
- 2012/05/17
- 2012/05/16
- 2012/05/04
- 2012/05/04
Donostia Ospitalea eta Biodonostia ikerketa zentrura bisitan.
Batxilergo 2. mailako osasun zientzietako ikasleek, Pio Eraso irakasleak lagunduta, Donostia Ospitaleko hainbat zerbitzu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
Ikasle talde hau interesatua dago medikuntza, erizaintza, farmazia edo biokimika ikasketekin jarraitzeko, eta bisita hau oso argigarria izan da etorkizunean izan dezaketen lan eta dedikazio arloa barrutik ezagutzeko.
Larrialdiko kirofanoak bisitatu dituzte (uniformea eta guzti argazkian ageri den bezala) eta aluzinatu egin dute... baina inork ez du atzera egin. Aitzitik, interesa eta jakinmina piztu zaizkie.
Gero Pediatria arloa ikusi dute, eta hango eguneroko lanen berri eman diete. Bukatzeko "Biodonostia" ikerketa zentrua ere ikusi dute; bertako arduradunek ikertzaileen eta eskuartean dituzten ikerketen berri zuzena eman diete.
Eskertu nahi ditugu honenbestez, bisita ahalbidetu eta gidatu duten arduradun eta lankide guztiak: oso argigarri eta atseginak izan dira eta gure ikasleak estimulatzeko eta beren bokazioan sendotzeko mesedegarri izan dira.


La Salle Etorbidea, 5





