Azterketak amaituta, orain notak

2012/02/13

2. ebaluaketako azterketak bukatu dira. Orain, ebaluaketa bilerak egin ondoren, notak hartzeko garaia izango da.

Bien artean, ordea, Inauteriak izango ditugu eta... gaitzerdi! Bati baino gehiagori, agian, Garizuma luze egingo zaio halere.

Bromak aparte, jendea buru-belarri aritu da azken ikasketa eta errepasoekin ordu pilo bat sartzen. Zorte kontua izango ez bada ere zorte on denoi eta aurrera jarraitzeko adorea.

Notak otsailaren 24rako banatuko dira. Erne errekuperaketei, pasatzen utzi ezin diren aukerak dira eta.