ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA EUSKADIKO FIRST LEGO LEAGUE (FLL) LEHIAKETAKO IRABAZLE

2013/12/15

Jokin Azpeitia, Laida Reguillaga, Elene Gaztañaga, Unai Alkorta, Izaskun Aizpurua, Vanesa Bermúdez, Oihane Mendizábal, Eneida Arruabarrena, Iker Badallo eta Luis Mari Elizondo ikasleek osatzen dute irabazi duen taldea eta Iker Arana, Beñat Madariaga(ikasle), Josune Isasa eta Iñigo Amenabar irakasleak izan dituzte laguntzaile.

Andoaingo La Salle Berrozpeko bigarren hezkuntzako 10 ikaslek osatutako taldeak irabazi dut Euskadiko First Lego League lehiaketaren 5. Edizioa. Lehiaketa hori 10 eta 16 urteko gazteentzako zientzia eta robotika arloan dagoenetatik ezagunena eta garrantzitsuena da.  Aurten 30 talde aritu dira Euskadiko finalean eta, guztira, ikastetxe ezberinetako 300 ikasle.

Lehiaketa, Euskadin, Innobasquek antolatzen du, baina munduan zehar beste 65 herrialdetan ere ospatzen da. Helburua zientziarekiko eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea da, taldeko lanean, ekintzen bidezko ikaskuntzan eta ond pasatzean oinarritzen den hezkuntza programa baten bitartez.

Antolakuntzaren arabera “aurkeztu duten proiektu zientifikoan erakutsitako sormena, Lego piezekin eraikitako robota erabiltzen izan duten trebezia eta adierazitako baloreak” izan dira irabazle egin dituzten ezaugarri nagusiak. Irabazteagatik martxoaren 22an Bartzelonan egingo den Espainiako finalean parte hartzeko eskubidea izango dute Lauro Ikastolarekin batera (bigarrenak saikapenean).

Aurten antolakuntzak aurrean jarritako erronka “Nature’s Fury” izan da; hau da,  hondamendi naturalek sortzen dituzten ondorioei aurre egiteko, suntsitutako eskualdeak berreraikitzeko eta biztanleria bizirik mantentzeko nola egin. Lan taldeek metodo zientifikoa erabilita gaia jorratu behar zuten eta Lego robot bat programatu. Horrela ba, taldeek maila horretako suntsipena jasan dezaken eskualde bat aukeratu behar izan dute eta gero, hondamendiak sor ditzaken kalteak ekiditzeko konponbide ezberdinak garatu.

La Salle Berrozpeko taldeak, LSBideluzek, garaipena bi arloetan lortu du: proiektu zientifikoan eta robotean. Taldeak tifoak jasateko arriskku handia duen herri bat aukeratu du (Filipinas) eta beren burua horien aurrean prestakuntza eta prebentzio lana egiten duen GKE gisa aurkeztu dute. Zehazki proiektuaren xedea tifoi bat iristen denean lan egiteko gai izango diren brigadak antolatu, prestatu eta entrenatzea da. Egoera horietan nazioarteko laguntza egun batzuk pasa ondoren iritsi ohi da eta tarte horretan bertakoek lehenengo pausuak emateko gai izan behar dute. Proiktuaren arabera ebakuaziorako, lehen sorospenetarako, zaurituen bilaketarako eta berreraikuntzarako brigadak sortuko lirateke.

Taldeek robotak diseinatzen eta zenbait misio aurrera eramateko programatzen ere ikasi dute. La Salle Berrozperen kasuan txakurrei aztarnak topatzen laguntzeko robota izan da.

Proiektu honetan lankide izan duten GKEk, PARUPARO, tximeleta esan nahi du Tagaloz, Filipinaseko hizkuntzan. Tximeletaren irudia “tximeleta efektuari” irudia jartzeko erabiltzen da hain zuzen ere. Esaera txinatar batzuk honela diote “tximeleten hegoen mugimendua munduaren beste aldean senti daiteke” edo “tximeleta baten hegoen mugimenduak Tsunami bat sor dezake munduaren beste aldean” edo “tximeleta bakar baten hegoen mugimenduak mundua alda dezake”.

 

Partekatu