5. mailakoak espaziotik bira ematen

2012/01/19

Atzo, urtarrilak 18, 5. mailako ikasleak Kutxaespazion eta Txuri Urdinen eguna pasa zuten.

5. mailako ikasleek unibertsoaren gaia klasean landu ostean, Miramongo Zientziaren Kutxagunean haien jakin-mina areagotzeko aukera izan zuten. Bertan hiru ekintza ezberdin burutu zituzten: Urtaroen inguruko tailerra, planetarioa ikusi eta bertan dauzkaten esperimentuekin jolastu. Gaiari amaiera ezin hobea emateko aukera izan zuten eta espazioan murgildu ziren erabat.

Bisita amaitu ostean, bertan bazkaldu genuen eta ondoren, Txuri Urdin izotz jauregira abiatu ziren. Han patinatzaile abilak daudela ikusi ahal izan zen. Nork daki, agian 5. mailako ikasleren bat Londreseko joko olinpikoetan ikusteko aukera dugu.

Oso irteera aberasgarria izan zen ikasle guztientzat, eta asko gozatu zuten txango honetaz.

 

5. mailakoak espaziotik bira ematen
5. mailakoak espaziotik bira ematen
5. mailakoak espaziotik bira ematen
5. mailakoak espaziotik bira ematen