IS 3.0 i-lab: 1.mailako ikasleak GAZE taldearekin San Telmo Museoan

2012/02/22

Joan den ostegunean, otsailaren 9an,   G1A, G1E, eta G1MD ikastaldeek  GAZEk antolatutako jardunaldian parte hartu zuten.  Goizeko 10etatik 14ak arte, sormena  eta komunikazioa gaitasunak landuz,  ikasleek talde-lanetan aurre egin zieten  planteatzen zizkieten erronkei. Jardunaldia era informalean garatu arren, beraien parte hartze zuzena eskatzen zitzaien.
Eskerrak eman nahi dizkiogu GAZE taldeari, gure ikastetxeko ikasleen parte hartzea  beti onartzen baitigu eta planteatzen dituen jardunaldiak  oso aberatsak eta dinamikoak direlako.