Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cache limiter - headers already sent (output started at /var/www/lsb/index.php:2) in /var/www/lsb/index.php on line 7
La Salle Berrozpe Ikastetxea
jj
aenor
iqnet
ekoscan
bai_euskarari
q oro
direccion
pie
logo1
barra_sup
ico_mapa
icO_EUS
 Argazkiak
Lehen Hezkuntza
Gure helburua ikaslearen heziketa integrala da. Bere garapenaren esparru guztiek kezkatzen gaituzte; bere izaera pertsonala zein gizartearekiko duen harremana. Lehen hezkuntzan lanerako lehenengo ohiturak bereganatzeaz gain ikasketen oinarriak ere ezartzen ditu. Era berean, ikaskideekin eta ingurugiroarekin harremanetan jartzen ikasi behar du.

Helburu horiek guztiak betetzeko gertutasunean oinarritutako harremana eskaintzen diogu: komunikazioa indartzeko, parte hartzea bultzatzeko eta pixkanaka erantzunkizun txikiak hartzen ikas dezan. Modu honetan, heldutasunerako bideak irekitzen joateko.
Proiektu berritzaileak
- Ulises: gaitasun kognitiboak eta motorikoak garatzen ditu.
- Sormen-Krea: erantzun eta irtenbide sortzaileak bilatzen dituen programa.
- Irakurketa eraginkorra: ulermena eta arintasuna lortu nahi dituen programa.
- Ingeles goiztiarren jarraipena: ulermena eta hitz egiteko gaitasuna indartzeko programa
- Belkoain: haurren interesen araberako proiektuak burutzea, talde lana eta autonomia landuz.
- Tutoretza pertsonalizatua.
- Laguntza gela: behar bereziak dituzten haurrak egokitzeko eta bideratzeko.
- Teknologia berriak: informatika, internet.

Zerbitzuak
- Haurtzaindegia: 7:30etatik 9ak arte.
- Jangela eta jan ondorengo zainketa.
- Autobus zerbitzua.
- Irteerak eta egonaldiak aterpeetan.
- Eskolaz kanpoko ekintzak: abesbatza, musika, euskal dantzak, kirolak,...).
- Guraso eskola: guraso eta irakasleen artean iritzi eta kezkak partekatuz.
Baloratzen dugun hezkuntza
- Euskal kulturan eta hizkuntzan errotua. Andoaingo bizitzan, partaidetza aktiboa izanik.
- Baloreen heziketa, erlijiososak barne.
- Heldutasun pertsonalaren eta autonomiaren garapena.
- Taldearekiko egokiera, elkarbizitzen ikastea.
- Lanerako, ikasteko, harremanetarako trebetasunak eskuratzea.

Aisialdia
- Hezkuntza denbora librean, Izartxo aisialdia taldea.
- Udako kanpaldia (Kanpezu).

________________________
Informazio gehiago nahi baduzu
- Maixabel Ormazabal (miormazabal@lasalleberrozpe.com)
  Berriak (LH) +
EA21 UDALBATZA LSBKO IKASLEEKIN: HELDU DEN MAIATZAREN 20EAN ESKOLA A...
1GO MAILAKOAK HONDARRIBIN ZEHAR.: MAIATZAREN 5 ETA 6EAN, LEHENENGO MA...
EUSKERAREN HAMABOSTALDIA: MARTXOAREN 11-25 BITARTEAN EUSKARAR...
ASTIZEKO SAGUZARRAK EZAGUTZEN: LEHEN HEZKUNTZAKO SEIGARREN MAILAKO...
BIDE HEZKUNTZA: MARTXOAREN LEHENENGO BI EGUNETAN, B...