Ikasle bakoitza izaki globala da, bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak.
Gure HELMUGA haurraren garapen harmoniko eta globala sustatzen da.
Haurren interesak hartzen ditugu abiapuntutzat: jolasa eta nagusien imitazioa. Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute. Gure metodologia ekintza-guneak diren 'txoko' sisteman oinarritzen da. Haur bakoitzaren erritmoa jarraitzen eta errespetatzen saiatzen gara.
Proiektu berritzaileak
- Ingeles goiztarra 4 urtetik aurrera.
- Ulises: Eragile Goiztiarrerako programa integrala da, estimulutan aberatsa.
- Teknologia berriak
(ordenagailua 4 eta 5 urteko geletan).
Zerbitzuak
- Goiz-haurtzaindegia: 7:30etatik - 9etara.
- Arratsaldeko haurtzaindegia: 16:30-18:00.
- 2 eta 3 urtekoentzat egutegi zabala: gabonak, aste santua, uztaila.
- Jangela (arreta berezia txikiekin).
- Psikomotrizitate gela.
- Laguntza gela.
- Euskara laguntza (ordutegiaren barruan talde txikitan).
- Eskolaz kanpoko ekintzak: musika, baleta, euskara (Euskaraz Jolasean, uztailan).
- Guraso eskola.
- Autobusa.
Gure hezkuntza eskaintza
- Euskal kultura eta hizkuntzan errotzen den hezkuntza. Talde guztiak 'D' eredukoak dira.
- Baloreen heziketa (etiko eta erligiososak).
- Heldutasun pertsonala eta autonomiaren garapena.
- Taldearekiko egokitzapena.
- Trebetasunen eskuratzea.
________________________
Informazio gehaigo nahi baduzu
- Izaskun Alonso (izaskuna@lasalleberrozpe.com)
BADATOZ OPORRAK!!!: GAUR, ESKOLAKO AZKEN EGUNA
THE CRAZY COLOUR LAB ANTZERKI IKUSKIZUNA: PLAY & TIME TALDEKOEK ANTZERKI POLI...
IKASTURTE BUKAERAKO TXANGOA: 3 ETA 4 URTEKO IKASLEEK LARRAULEN I...
AMA BIRJINARI LORE ESKAINTZA BERROZPEN: HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK BERROZPER...
ERLEEN MUNDUA EZAGUTZEN: 5 URTEKO IKASLEEK EZTIAREN PROZESUA...