Lanerako Heziketa
Langabetuak
La Salle Berrozpe Ikastetxearen lehentasunetako bat da lanean sartzeko prestakuntza jaso nahi duten Andoain inguruko langabetuen eskura jartzea, eta horretarako, langabetuek merezi duten kalitatezko prestakuntza jaso ahal izateko beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialak jartzen ditu.
Alde horretatik, azken urteotan prestakuntza-eskaintza indartu eta hobetzeko apustua egin da.
INEM
- 99aren batetik hara egin zen espezialitateen egituraketa berriarekin batera, arlo ezberdineko 10 espezialitatetan homologatuta gaude, eta ondorioz, erakunde horrekin antolatutako prestakuntza-ikastaroen maila igo da.
EUSKO JAURLARITZA
- LANBIDE programaren bidez.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
- TXEKINBIDE programaren bidez.
BESTELAKO ERAKUNDEAK
- Beste zenbait erakunderi ere (Andoaingo Udala, Donostiako Udala, Mendikoi...) interesatu zaio gure laguntza izatea zenbait ikastaro emateko, hain zuzen ere ikastaro horietarako beharrezkoak diren instalazioak ez dituztelako. Besteak beste, iraupen luzeko hiru ikastarotan parte hartu dugu andoaingo Udalarekin (Fabrikazio Mekaniko) emakumeentzat zuzendute, bi ikastoroetan iraupen luzeko Donostiako Udalarekin batera (soldadura eta galdaragintza), eta ikastaro batean Mendikoirekin (Makina Lanabeseko operadorea).
MEKANIKA
- Metalezko egituren soldatzailea.
- Galdaragintza.
- Mekanizazioko operadorea.
OFIMATIKA
- Internet Sarea Hastapena.
- Ofimatika.
- Office Teknikoa.
- Alfabetatze Informatika: Informatika eta Internet.
ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK
- Finantza kontabilitatea euskarri informatikoan.
- Nominen eta Gizarte Segurantzako kudeaketan aditua.
- Ingelesa: Jendeari harrera.
- Informatika-aplikazioen kudeaketa.
ELEKTRONIKA-MIKROINFORMATIKA
- Sistema mikroinformatikoetako teknikaria.
- Sarea kudeatzailea.
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO INFORMAZIO BERRIA (IKT)
- Web eta multimedia diseinua.
- Argazki teknikaria.
- Diseinu grafiko teknikari laguntzaile.