- Prestakuntza Arautuan ez ezik, Etengabeko Prestakuntzan (lanean diharduten langileei zuzendua) eta Lanerako Prestakuntzan ere (langabetuei zuzendua) badugu urte askotako eskarmentu ona, eta, beti ere azken urte horietan zehar prestakuntza-mota horrek izan duen garapenaren harian jardun dugu: prestakuntza-mota horren garrantzi gero eta handiagoa, herri-erakundeen parte-hartzea, enpresetan geroz eta gehiago jabetzea prestakuntzaren beharraz, etab.
- Garapen horren harian, La Salle Berrozpe ikastetxean ere Etengabeko Prestakuntzaren eta Lanerako Prestakuntzaren aldeko apustu garbia egin da azken urte hauetan. Horrela, bada, La Sallen sail berezi bat dago prestakuntzaren alorra bertako egituraren bidez (baliabide materialak zein giza baliabideak) sustatu eta kudeatzeko eratua. Horren helburua etengabeko prestakuntza sormen eta autonomiaz hornitzea da, hartara gure inguruko eskaerei erantzuna eman ahal izateko.
- Halaber, ikastetxe guztian daukagun kudeaketa sistema Urrezko Qaren onespenarekin batera HEAaren arloan ISO 9001 ziurtagiria eman digute.
Horretaz gain, LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA honakoa da:
- Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastetxea.
- HETELi lotutako ikastetxea.
- LANBIDEko Zentro Laguntzaile.
- INEMeko Zentro Laguntzaile.
- LANGAIko Zentro Laguntzaile.
- HOBETUZeko Zentro Laguntzaile.
- OSALANek Baimendutako ikastetxea.